DECA, S.L. 1995. urtean sortu zen Makina Erramintaren gune historikoa den Elgoibarko herrian.

Hasieratik helburu nagusitzat hartu dugu Makina Industrialen ekipamendu elektrikoen diseinu, garapen, instalazio eta erreparaketan enpresa lider bezela sendotu eta indartzea:

• Ohiko Makina Erraminta: fresatzeko makinak, tornuak, artezteko makinak, etab.
• Makina Bereziak: automozio, haize-indar, etab. sektoreetarako.

Lan-jarduera honekin batera, eta talde sortzailearen trebakuntza aprobetxatuz, pabilioi industrialetarako Tentsio Baxuko instalazio elektrikoen diseinu eta burutzapena baita ere jorratzen ditugu.

Aipatutako guztiagatik eta geure gertuko zerbitzuagatik, etengabeko hobekuntzan eta lidergo kokapenean dagoen enpresa da gaur egun DECA, S.L..
2014 © DECA, S.L. Eskubide guztiak babestuta.
Lege Oharra
Azkenengo aldaketa: 2015/06/04.